XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOTICIAS Y VIEJOS TEXTOS DE LA LINGUA NAVARRORUM

Irigaray Aingeruren liburu berria.

Berandu samar dator nere lantxo hau.

Orain dela illabete egin behar nuena zen.

Liburu honek kritikak izan ditu beste egunkarietan.

Z. Argian beste lanik argitaa denik ez dut uste.

Eldu dezaiodan gaiari beraz.

Noticias y Viejos Textos de la Lingua Navarrorum izenburutzat duen Aingeru Irigaray Euskaltzaiñaren liburua ziñez interesgarria da.

Errez irakurri dut.

Ekiñaldi batean irakurri dut.

Igande arratsaldean bazkalondoan asi eta illuntzerako nere lana amaitua nuen.

Batere uste gabean pasa zait arratsaldea.

Zer du interesgarririk liburu honek ba...? Iru gai nagusi ditu: Euskerazko idazti zaharren azterketa lehenik, Nafarroako historiari buruzko zenbait textu eta alderdi bigarren, eta irugarren Euskal Herriko zenbait ipuin, jolas eta mito.

Liburua, bilinguismoari buruz iritzi batzuk emanaz bukatzen da.

Liburuaren egilleak besten gauza batzuren artean, gauza bat erakusten digu bereziki, lana egiteko era, alegia.

Ez gazteontzat bakarrik denontzat da intesgarri erakutsi hau.

Aingeru Irigaray jaunak berak billatu eta arkitutako datoz osatutako lana dela esan nahi da.

Lan era honek neretzat garrantzi aundia du.

Liburuaren egillea han eta hemen gauzen billa ibilli da.

Uxartu eta miatu ditu bazterrak.

Horrela iturburutik artutako ura ematen digu edateko.

Zenbait autorek esan duena irakurri, bildu, osatu eta itzera ematea ez da izan bere bidea edo jokera.

Zeharka jasotako oso dato gutxi ematen digu.

Bitartekorik gabe, berak realidadetik jasotako datoak eskaintzen dizkigu.

Eta nik liburu honetan gehien maite dudan gauza, horixe da, ain zuzen.

Gure artean bestelatsu jokatu ohi da, zoritxarrez.

Ez dugu ikerketako lanik egiten.

Ez dugu iturburuetara jotzen.

Axalean ez bada besteak esandako datoez baliatzen gara.

Besteak esanak, beste batengandik jasoak direla ez gara ohartzen, zoritxarrez.

Zurrunbillo batetan sartuta garela ez gara jabetzen, beti leku batetan jira eta bira.

Esaten ari naizen adibiderik egokienetakoa historia alorrean daukagu.

Historiagile bat edo beste kanpo, gaiñontzeko gehienek beste historiagileen lanetan irakurri dutenaren laburpen edo bilduma bat besterik ez digute eskeintzen.

Gipuzkoako gauzetaz Gorasabelen lanetaz baliatzen dira.

Jendeak artxiboetako joerarik ez du.

Eta historia jator bat egin nahi bada, beste biderik ez da, iturburuetara, datoen iturburuetara jotzea baizik.

Eta hori da guri falta zaiguna.

Utsune hau, gure arten kulturako alor gehienetan gertazen zaigu.

Eta gazte garenok bide egokitik abiatu garenik ez dirudi, azken aldi honetako azterketa egiten bada behintzat.

Irigaray zaharrak beste bide bat erakusten digu.

Iturburura jo behar dela adierazten digu.

Berak ere erru bat edo beste izango du liburuan.

Nor da izan ere errurik ez duena? Erakusten digu bidea ordea hor dago.

Bidea edo lanera bakarrik ordea ez digu erakusten, lanaren fruitua ere ematen digu.

Zenbait texto zahar, ezagutzen ez zirenak arkitu dizkigu.

Bestalde ezagutzen zirenak, baina erdipurdi ezagutzen zirenak zoritxarrez, obeto ezagutzeko bidean jartzen gaitu. Gauza asko egiteko dagoela ere liburuak ederki azaltzen du azkenik.

Gure Erriaren berri oso gutxi dakigu.

Lan egin behar dugu.

Baina lan egin behar dugu epelkeritan erori gabe.

A. Apat-Echebarne.

J. E.